Bolondresak

Gurekin bat egin

BILBAO MENDITRAIL-EKO BOLUNTARIO IZAN NAHI DUZU?

Aurten ere, hurbil zaitez kirolaren mundura, eta bereziki mendiaren mundura, datorren apirilean egingo den Bilbao Menditrail-en bostgarren edizioarekin. Proba barne-barnetik bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, esperientzia honen parte izatera, alegia.

Zure laguntza beharrezkoa da!

Mendiko frogak dituen ezaugarriak direla eta, beharrezkoa da bai kirolariak baita zaleak ere ondo zaintzea. Horretarako, ekitaldiaren funtsezko eremu guztiak kontrolpean egon behar dira: irteerak eta bukaera, hornidura-guneak eta probaren garapena bera. Gainera, Bilbora hurbiltzen diren zaletu eta kazetarien ardura hartu beharra dago eta, hauek, aldi berean, eskura izan behar dute probaren inguruko informazio guztia.

Egun horretan hau guztia egin nahi baduzu, Bilboko Menditrailaren bostgarren edizioaren antolakuntzan zuzenean parte hartuz, eman izena, bolondres gisa, ondorengo email helbidean: info@innevento.com

Bilbao Menditrail-etik bereziki estimatzen dugu zure lankidetza eta horregatik, honako konpromisoak hartzen ditugu: zure boluntario-izaera aitortzea, behar duzun informazioa eskaintzea eta behar duzun ekipamendu guztia ematea.

Ordainetan, hartutako konpromisoa beteko duten pertsonak nahi ditugu, jarrera baikorra eta parte-hartzailea dutenak, eta probaren oinarriak, arauak eta finkatutako ordutegia errespetatuko dutenak.

Organizadores

Innevento sports

Patrocinadores

Ayuntamiento de Bilbao Ayuntamiento de Bilbao Columbus Outdoor Banc Sabadell

Colaboradores

Ayuntamiento de Etxabarri Campos
Cafés Baque Coca-Cola Eroski Comunitac Euskotren